Argazkia: iStock

Teknologia

Adimen artifizialaren egoera 'boom'-etik urtebetera

Chat GPTk urtebete bete du publiko orokorrarentzat merkaturatu zutenetik

Badirudi adimen artifiziala (AA) luzerako iritsi dela, astero berritasunen bat baitago teknologia horrekin lotua. Azken hilabeteetan asko hitz egin da AA gure bizitzetara iristearen ondorioez hainbat esparrutan, hala nola lan- eta enpresa-arloan, ekarriko dituen aldaketez. Hilabete honetan urtebete beteko da Chat GPT masiboki merkaturatu zenetik erabiltzaileek erabili ahal izateko, eta ordutik, 12 hilabete hauetan, askok dagoeneko inplementatu dute teknologia berria.

Argi dago, baina, jada ez dela zientzia fikzioa; duela urtebete adimen artifiziala internet erabiltzeko modua iraultzeko iritsi zen. 2022aren amaieran eta 2023aren hasieran denon ahotan jarri ziren sigla batzuk, AA, hilabete gutxi batzuk lehenago gutxiren ahotan zeudenak. Chat GPTren etorrerarekin, erabiltzaile askok erabaki zuten tresna probatzea, emaitzarekin harrituta geratuz. Bere inplementazio eta funtzioei esker, bere benetako erabilgarritasunean eta teknologia horrek izan ditzakeen arriskuetan jarri da arreta. Hona hemen gaur egun eskuragarri dauden funtzio batzuk Chat GPT esker.

Hizkuntza naturala duten testuak sortzea

Lehenengo funtzioetako bat, eta lehenengo momentuan arreta gehien erakarri zuena, Chat GPT gizakiak sortzen duen antzeko lengoaia duten testuak sortzeko gai izateko aukera izan zen. Modu naturalean eta sarean milioika daturekin elikatuta, adimen artifiziala gai da pertsona batek sor ditzakeenetatik bereizten zailak diren testuak sortzeko. Tresnak zalantzan jartzen du giza garuna ote den sortzailea izateko eta edukia sortzeko gai den bakarra.

Modu naturalean eta sarean milioika daturekin elikatuta, adimen artifiziala gai da pertsona batek sor ditzakeenetatik bereizten zailak diren testuak sortzeko. Tresnak zalantzan jartzen du giza garuna ote den sortzailea izateko eta edukia sortzeko gai den bakarra

Kaleratu eta aste gutxiren buruan, hezkuntza erakundeek, tartean unibertsitateek edo institutuek, alarma jo zuten, eta paperera itzultzeko erabakia ere hartu, ikasleek tresna horren bidez lanak egin ez zitzaten. Zorroztasun faltak eta hainbat akatsek, erakutsi dute oraindik urrun dagoela gizakiek sortutako testuak ordezkatzeko kapaz izango den momentua.

Benetakoak ez diren irudiak sortzea

Adimen artifizialaren beste gaitasunetako bat da DALL-E tresnarekin irudiak sortzea da. Testu bidez, adimen artifizialari jakinarazi diezaiokegu irudi batean islatzea nahi duguna. Irudi errealekin datu-base zabal batean bilduta, AA gai da aginduak interpretatzeko eta eskatu diogun testuinguruarekin bat datorren irudi guztiz berria sortzeko.

AAk erakutsi du bideoak sortzeko ere gai dela, irudiekin egiten duen bezala. Teknologia horrek albiste faltsuak eta desinformazioa sortzeko bidera eman dezake, eta horrek gizarteko hainbat sektore kezkatzen ditu gaur egun

Tresna hori diseinu grafikoko beste tresna batzuetan txertatu da berriki, hala nola Canva edo Adobe Illustratorren, irudi-sortzaileei emaitzak azkarrago eta errazago lortzen laguntzeko. @grafismo erabiltzaile bilbotarrak Make Bilbao grAI again izeneko irudi sorta sortu du Adimen Artifizialaren bidez, 1980ko hamarkadako Bilbo grisa eta dekadentea irudikatzen duten irudi benetan deigarriak lortuz. Duela gutxi ikusi dugu nola bihurtu den biral AAren laguntzaz pertsonalizatutako Pixar posterrak sortzea. Sare sozialei eta poster dibertigarri horiek sortzeko erraztasunari esker, egun gutxitan sare sozialak irudi horiez bete ziren.

Bideoak sortzea

AAk erakutsi du bideoak sortzeko ere gai dela, irudiekin egiten duen bezala. Pertsona ospetsuak bideoetan ikusi ditugu inoiz gertatu ez diren ekintzak egiten edo inoiz aipatu ez duten gai bati buruz hitz egiten. Horrek polemika handia sortu du, ikuslea ez baita gai begi hutsez bereizteko benetako bideo bat eta artifizialki sortutakoa. Teknologia horrek albiste faltsuak eta desinformazioa sortzeko bidera eman dezake, eta horrek gizarteko hainbat sektore kezkatzen ditu gaur egun.

Ahots artifizialak sortzea

Azkenik, AA ere gai da ahotsak sortzeko eta eduki berri bihurtzeko. Duela hilabete batzuk, hainbat hizkuntzatara bikoiztutako filmen, telebista-saioen eta memeen eszenak ikusi genituen, baina jatorrizko ahotsari eutsiz. Teknologia horrek bikoizleen lanbidea kolokan jartzen du, eraginkortasun eta erraztasun handia erakusten baitu edukia beste hizkuntza batzuetan bikoizterakoan. Inbertsio faltagatik, gutxi dira euskarara bikoiztuta dauden nazioarteko filmak eta telesailak. Teknologia horri esker, etorkizunean edukiak erraz eta ia automatikoki bikoiztu ahal izango dira, kostu oso baxuarekin.

Informazio gehiago Emakume-ahotsa duen adimen artifiziala

Zalantzarik gabe, urte bakar batean, adimen artifizialak sektore teknologikoa iraultzea lortu du. Lehen 12 hilabeteetan, tresna berri horietatik eratorritako aukerak eta beldur berriak sorrarazi ditu. Beti bezala, aurrerapen teknologiko guztiak erronka dira bere lehen etapan, baina legeriari, ulermenari eta egokitzapenari esker, bere garaian Internet izan zen bezala, gure bizitzetan modu positiboan sartzea lortuko dugu.