Argazkia: iStock

BERRIKUNTZA

Arabako Foru Aldundiak zibersegurtasunaren inguruko sentsibilizazio kanpaina abiaraziko du

Zibersegurtasunaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, erakunde publikoei eta Arabako landa eremuko herritarrei zuzenduta dago

Arabako Foru Aldundiak Zibersegurtasunaren Euskal Agentziarekin (Cyberzaintzakin) lankidetzan, sentsibilizazio kanpaina bat jarriko du abian datozen hilabeteetan Arabako landa-ingurunean, Interneten erabilerak eragindako mehatxuak prebenitzeko.

Erakunde publikoei (koadrilei, udalei eta administrazio-batzarrei) eta lurraldeko herritarrei zuzenduta dago. Helburua da hezkuntza digitala areagotzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) praktika egokiak hartzea da, sareen bidez iruzurrak nola prebenitu hobeto jakiteko.

Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiaren arabera, "bereziki bi kolektibok kezkatzen gaituzte, hala nola nerabeek eta adineko pertsonek, batzuetan eta nahi gabe, delitu horiek egitea ahalbidetzen duten datuak eta pasahitzak ematen baitituzte".

Ertzaintzak emandako 2024ko lehen lauhilekoko datuek berretsi egiten dute ziberdelituen kopuruak Araban duen goranzko joera, 2023an erregistratutakoen aldean %12,3 hazi baitira. Iruzur informatikoak denera Ertzaintzak erregistratutako ziberdelituen %90 dira. Internet bidez egindako mehatxuek eta hertsapenek urrutitik jarraitu diote. Zibererasoei dagokienez, gehienak sistemen aurkako erasoak izan dira, eta jarraian, informazio-lapurretak.