09:30etan hasiko da ekitaldia | Argazkia: iStock

BERRIKUNTZA

Bankuei aplikatutako teknologia kuantikoari buruzko topaketa antolatu da Bilbon

BBVAk eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duten ekitaldian hainbat adituk hartuko dute parte, eta aukera egongo da entzuteko haiek teknologia kuantikoarekin eduki dituzten esperientziak

Bilbon antolatu dute bankuei aplikatutako teknologia kuantikoaren gaineko Europako lehen topaketa. Jardunaldiak Banks in Quantium Days 24 du izena, BBVAk eta Bizkaiko Foru Aldundiak prestatu dute eta bihar, urriaren 17an, burutuko da San Mames estadioko prentsa aretoan. Adituek haien esperientziak kontatuko dituzte teknologia kuantikoari dagokionez, eta etorkizunean teknologia horiek edukiko dituzten abantailak zein arriskuak azalduko dituzte.

9:30etan hasiko da ekitaldia, eta hiru orduko iraupena izango du. Irekitze instituzionala egingo dute Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko foru diputatuak eta Marta Alonso BBVAren Iparraldeko lurralde zuzendariak. Jarraian, hainbat gairi buruz hitz egingo dute hizlariek: finantza-sektorean kriptografiaren mehatxu kuantikoari heltzea; Konputazioa, Simulazioa eta Quantum Machine Learninga; Zibersegurtasun kuantikoa: aplikagarritasuna finantza-sektorean; Konputazio kuantikoko ekimenak finantza-sektorerako…