CIC nanoGUNEren ikerketa talde berria | Argazkia: CIC NagoGUNE

BERRIKUNTZA

CIC nanoGUNEk ikerketa talde berria sortu du ginekologia arloko mikrorobotak aztertu eta garatzeko

Ugalketa tekniken eta gaixotasun ginekologikoen tratamendua hobetzea izango da taldearen helburua

CIC nanoGUNEk ikerketa talde berri bat sortu du, zeinak oinarrizko aurkikuntza zientifikoak aplikazio kliniko praktiko bihurtzen dituen. Beste hitz batzuekin azalduta, soluzio miniaturizatuak sortzen ditu teknologia terapeutikoen eta diagnostiko aurreratuen arlorako.

Hala, osasun arretan mikrorobotika medikoak duen potentziala aztertuko du taldeak. Mikrorobot horiek garatuko dituzte espermatozoideen edo enbrioien transferentzia ez-inbaditzailerako. Azken finean, taldearen helburua da, bai ugalketa tekniken, bai gaixotasun ginekologikoen tratamendua hobetzea.

Mariana Medina Sánchez Ikerbasque ikerlaria izango da talde berri honen buru. Doktoreak mikrorobot medikoak garatzera bideratu du karrera, erabiliak izateko, bai lagunduriko ugalketan, bai minbizi ginekologikoa artatzeko terapien askapen lokalizatuan. 2024. urtean sartu zen euskal ikerketa zentroan eta egun, talde berriko buru izateaz gain laborategi berri bat ere martxan jartzen ari da. Hainbat arlotan aritu da lanean azken urteotan: mikrorobot optimoen diseinuan, ingurune konplexuetako esperman oinarritutako mikromotoreen azterketan, eta mikromotor horien ehun sakonetako denbora errealeko jarraipenaren aurrerapenean, besteak beste.

Ikerketa berri horiek egiteko IIS Biogipuzkoarekin aritu da elkarlanean ikerketa zentroa, laborategi partekatu bat sortuta, zeinak ekipamendu berritzaileak dituen. Ekipamendu berri horien finantzaketan lagundu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sare programak.