Googleren egoitza bat, Kalifornian | Argazkia: iStock

BERRIKUNTZA

Europako Justizia Auzitegiak Googleri jarritako 1,5 milioiko isuna baliogabetu du

Europako Batzordeak arrazoia zuela adierazi du EBJAk, baina zigortzeko prozeduran akatsak egin omen ziren

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) Googleri jarritako 1,5 milioi euroko zigorra deuseztatu du. 2019. urtean, Bruselak 1.490 milioi euroko isuna ezarri zion konpainia teknologikoari. Google zigortu nahi zuten Adsense for Search zerbitzuko erabiltzaileei murrizketak aplikatzeagatik (esklusibotasun klausulak ezartzeagatik), eta hortaz, publizitate gaitasunaren aurka egiteagatik.

EBJAk adierazi du Europako Batzordeak arrazoia zuela Adsense plataformako gehiegikeriei dagokienez, baina, zigortzeko prozeduran “akatsak” egon omen zirela azpimarratu du. Zehazki, Luxenburgoko epaileen ustetan, batzordeak huts egin zuen ez zuelako kontuan hartu Googlek klausula horiek aplikatu zituenean zeuden zirkunstantziak nolakoak ziren, eta uste dute ezin dela frogatu sektoreko “berrikuntza” eragotzi zutenik. Aldi berean, auzitegiak esan du, ezin dela frogatu Googlek online publizitatearen bitartez erabateko nagusitasuna lortu zuenik posizionamenduan.

1,5 milioi euroak gordailu batean izoztuta daude, prozesu judiziala amaitzearen esperoan. Edozein kasutan, Europako Batzordeak aurkako helegitea aurkeztu dezake. EBJAk arrazoia emanez gero, dirua estatu kideen artean banatuko litzateke.