Hegazkinean ere konektatuta
5G teknologiak eta Wi-Fi konektibitateko aurrerapenek hegaldi komertzialak eraldatuko dituzte, "hegazkin-modu" ospetsua ezabatuz
Konexioa etengabea den mundu batean, hegaldiak ziren deskonektatu beharreko azken guneetako bat. Hala ere, satelite-teknologiari eta 5Gren inplementazioari esker, airelineek iraultza bat hasi dute airean, konektibitatea altuera berrietara eramanez.
Urteetan zehar, hegaldiak parentesi teknologiko bat adierazten zuen: bidaiariek "hegazkin modua" aktibatu eta gailu mugikorrak atzean utzi behar zituzten, airelineek eskaintzen zituzten entretenimendu-aukeretara mugatuz. Mundu hiperkonektatu batean, deskonexio behartu hori aukera zein traba zen. Baina teknologia aurrera doa, eta horrekin batera, hegan egiteko esperientzia.
2023ko ekainaz geroztik, Europar Batasunaren jarraibideei esker, beren lurraldean bidaiatzen duten konpainiak ez daude behartuta "hegazkin modua" eskatzera
2023ko ekainaz geroztik, Europar Batasunaren jarraibideei esker, beren lurraldean bidaiatzen duten konpainiak ez daude behartuta "hegazkin modua" eskatzera. Aldaketa hori hegazkinetan 5G teknologia txertatzeari esker egin daiteke. Teknologia horrek ahalbidetzen du deiak egin, mezuak bidali eta datu mugikorrak hirietan bezain erraz erabiltzea. Europako Batzordearen erabakia 2022ko azaroan iragarri zen, eta gero eta agerikoagoa den behar bati erantzuten dio: etengabeko konexioari.
Iraganean sare mugikorren eta hegazkinen nabigazio-sistemen arteko interferentziei buruzko kezkak bazeuden ere, aurrerapen teknologikoek arrisku horiek ezabatu dituzte. Orain, zeruak konektagarritasun-aro berri batera irekitzen dira, bidaiariek denbora hodeietan nola hautematen duten irauliko dutela agintzen duena.
Aireko konektibitate horren inpaktua entretenimenduaz haratago doa. Negozio-bidaiarientzat ekoizkortasunari eusteko aukera bat da
Eraldaketa horren protagonista nagusietako bat da doako Wi-Fia. Airelinea batzuek, Starlinkekin lankidetzan, teknologia horren inplementazioa egitena ri dira, bidaiariei kosturik gabeko konektibitatea eskainiz. Air France, Turkish Airlines eta Swiss bezalako airelineek datozen urteetan beren urratsak jarraitzeko asmoa dute, eta Iberia, KLM eta Air Europa bezalako konpainiek bidaiariei WhatsApp eta iMessage bezalako berehalako mezularitzako aplikazioak erabiltzen uzten diete hegaldian zehar.
Aireko konektibitate horren inpaktua entretenimenduaz haratago doa. Negozio-bidaiarientzat ekoizkortasunari eusteko aukera bat da: emailak erantzutea, proiektuetan lan egitea eta bideokonferentzietan parte hartzea, orain etenik gabe egin daitezkeen jarduerak dira, baita 10.000 metroko altueran ere. Beste batzuentzat, streaming plataformetara edo sare sozialetara sartzeko aukerek, esperientzia atseginago eta pertsonalizatuago bihurtuko ditu hegaldiko ordu luzeak.
Deskonektatu ezinik
Hala ere, aro berri honek erronkak ere baditu. Hegazkinetako Wi-Fi sareak publikoak dira, eta horrek zibersegurtasun arriskua ekar dezake. Adituek gomendatzen dute sarearen fidagarritasuna egiaztatzea konektatu aurretik, eta ahal denean, VPN bezalako tresnak erabiltzea informazio pertsonala babesteko.
Aireko konektibitateak bidaiariei mesede egiteaz gain, aukera berriak irekitzen dizkie airelineei, besteak beste, remium konektibitate-planen bidez zerbitzu berriak eskaintzeko eta diru-sarrera gehigarriak sortzeko aukera. Hegaldi komertzialen etorkizuna ingurune erabat digital gisa ikusten da. 5G teknologia eta doako Wi-Fi konbinazioak zeruak eraldatuko ditu. Oraindik oztopoak dauden arren, hala nola estaldura globala eta irisgarritasun ekonomikoa, argi dago hegaldi betean isolamendu digitala laster iraganeko gauza bat izango dela.
Aireko konektibitateak bidaiariei mesede egiteaz gain, aukera berriak irekitzen dizkie airelineei, besteak beste, remium konektibitate-planen bidez zerbitzu berriak eskaintzeko eta diru-sarrera gehigarriak sortzeko aukera
Azken batean, zerua ez da jada konektatuta mantentzeko muga. Teknologia horien inplementazioarekin, hegan egiteak deskonexio-une bat izateari uzten dio, eta gure errutina digitalean erabat txertatutako esperientzia bihurtzen da. Horrela, deskonektatzeko, telefonoaren argazki-galeria berrikusteko edo liburu on bat irakurtzeko aukera ematen duen leku bakarretako bat desagertu egingo da.