Goi Eskola Politeknikoko eta BAMeko ordezkariak | Argazkia: Mondragon Unibertsitatea

BERRIKUNTZA

Hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Basque Automotive Manufacturing Centerrek

Automobilgintzaren sektoreko erronkei aurre egitea da helburua. BAM zentroa 2025ean inauguratuko da

Elkarlanean hasiko dira Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa eta Basque Automotive Manufacturing Center (BAM). Lankidetza hitzarmen bat sinatu berri dute, eta helburua proiektuen bitartez etorkizuneko erronkei erantzuna ematea izango da, automobilgintzaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna sustatzen den bitartean.

BAM automobilaren alorreko ikerketa zentroa da, eta 2023an sortu zen. Mercedes-Benz, Gestamp eta MB Sistemas enpresek jarri zuten martxan, eta 2025ean inauguratuko da. Hitzarmen berri honi esker, esaterako, Unai Aginago ikasleak, doktorego tesia burutuko du Mercedes-Benzen, enpresaren eta Goi Eskola Politeknikoaren gidaritzapean.

Carlos García Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendariak adierazi duenez, unibertsitateak “automobilgintzaren produkzio egitura eraldatzen lagundu nahi du, ezagutza teknologikoaren munduan dituen gaitasunen bidez”. Ezagutzak BAMeko enpresetan baliatzeko doktorego tesiak, ikerketa proiektuak, edota ezagutza transferitzeko jarduerak egingo dira.