InspiraSTEAM proiektuan aholkulari izateko izen ematea zabalik da
Irailaren 30era arte dago zabalik. Neska gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzea du helburu proiektuak
Zientzia eta teknologia esparrura gazteak erakartzeko proiektua da InspiraSTEAM. Gazteei sektoreko esperientziak erakusteko erreferenteak bilatzen ditu egitasmoak, sektore parekideago bat sustatu asmoz, izan ere, nagusiki neska gazteei zuzendutako proiektua da. Irailaren 30era arte dago zabalik aholkulari edo irakasle bezala izena emateko epea, eta gizonezko zein emakumezkoek eman dezakete izena.
Ikerketa, zientzia eta teknologiaren munduko profesionalek sentsibilizazio eta orientazio ekintzak eskaintzen dituzte. Zehazki, STEAM gaiak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzea du helburu. Aholkulariek euren borondatez eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei, klaseko orduetan egiten diren lan saioetan. InspiraSTEAMen web orrian egin beharra dago izen ematea.
Azken edizioan 305 emakumezko aholkulari eta 57 gizonezko aholkularik parte hartu zuten 109 ikastetxeetan, eta 2.608 mutil eta 2.459 neskek jaso zuten formakuntza.