Mercedes-Benzen Gasteizko egoitzan egin dute proiektu berriaren proba | Argazkia: Ayesa

BERRIKUNTZA

Adimen artifizial kuantikoa erabiliko du Mercedes-Benzek konfigurazio akatsak identifikatzeko

Ayesa, teknologia eta ingeniaritza soluzioen hornitzaileak, sortu duen plataforma kuantikoa erabiliko dute

Proiektu berri batean elkarlanean ari dira Mercedes-Benz eta Ayesa. Azken horrek, teknologia eta ingeniaritza soluzioen hornitzaile bat izanik, Mercedes-Benzeko autoen ekoizpenean esku hartuko du. Zehazki, plataforma kuantiko bat sortu dute, zeinak gaitasuna duen autoen produkzioa hasi baino lehen edozein konfigurazio akats identifikatzeko.

Izan ere, produkzio fasea hasi baino lehen, auto bakoitzak (bezeroaren eskakizunen arabera) kode indibidual espezifiko batzuk jasotzen ditu. Auto adina kode konbinazio existitu daitezke, hala. Batzuetan, hainbeste kode nahasketaren artean, kode bakarren bat ez da auto bat egiteko baliagarria izaten.

Ayesak sortutako sistemak kode ez egingarri horiek identifikatzen ditu, autoa ekoizten hasi baino lehen. Alegia, egin ezin daitezkeen autoak identifikatzen ditu. Sortutako plataformak adimen artifizial klasikoa bai kuantikoa erabiltzen ditu. Mercedes-Benzen Gasteizko egoitzan egin dute proiektu berri horren proba.