Azokak
Munduko gastronomia tendentziak, hizpide 'Food gastronomy' foroan
Besteak beste, Eneko Atxa Azurmendi jatetxeko sukaldariburua eta Andoni Luis Aduriz Mugaritzekoak parte hartuko dute
Gastronomiak eta honi lotutako munduko tendentziek elikaduran duen garrantzia aztertuko du Food gastronomy foroak, Food4Future azokaren testuinguruan lehen aldiz egingo den foroak.
Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, gastronomiak eragin zuzena izan du produktuen berrikuntzan, orain arte sortu gabeko produktuak diseinatzeraino. Horri buruz arituko dira hizketan Eneko Atxa Azurmendi jatetxetik eta Andoni Luis Aduriz mugaritzetik, Diego Guerrero DSTAGE jatetxeko sukaldeburuarekin batera. Besteak beste, une honetan inspiraziorako diren platerak eta tendentziak jorratuko dituzte mahai-inguru batean.
Food4Future maiatzaren 17tik 19ra egingo dute, Bilabo Exhibition Centerren. Nebextek eta Aztik elkarlanean antolatuta, honen helburua da foodtech edo elikagaien berrikuntza industriari buruz hausnartzeko espazio bat eskaintzea, hainbat ponentzia eta mahai-inugururekin, eta horri lotutako proiektuak aurkeztea. Guztira, 250 enpresek hartuko dute parte, euren prototipo eta produktuekin.