Scott & Irwin-eko lantaldea Bat Formulako erakusketan | Argazkia: Enemásene

BERRIKUNTZA

Scott & Irwin start-upa Bat Formulako Torontoko erakusketako hornitzaile nagusia bilakatu da

F1eko auto interaktiboa, lasterketaren hasiera simulatzen duen erreakzio-jokoa eta 3D hiperrealistan egindako F1 bolantea egin dituzte

Scott & Irwin start-up donostiarrak Formula Batek Toronton antolatutako erakusketan presentzia handia izaten ari da, izan ere, bertako esperientzia interaktiboen hornitzaile nagusia da. Hala, datorren azarora arte milioi erdi pertsona baino gehiago murgildu ahal izango dira Scott & Irwinek garatutako azken belaunaldiko esperientzia interaktiboetan: F1eko auto bat, erreakzio-joko bat eta F1eko bolante baten 3D modelo bat.

Iban Lozanok, Scott & Irwinen zuzendari nagusiak eta konpainiaren sei sustatzaileetako batek agerikoa du erakusketan parte hartzeak sortzen dion poza: Ikaragarria da esperientzia interaktiboen hornitzaile nagusia izatea eta gure teknologia hain unibertso ikusgarri eta zailera ekarri izana. Lau hilabete eskas daramatzagu merkatuan, eta, bat-batean, iritsezina iruditzen zitzaigun egoera batean gaude.

Proiektua aurrera ateratzeko, enpresak adierazi duenez  "lan bizia egin dute hamar astez", diseinuaren, programazioaren eta 3Daren alorrean. Lehen urtean milioi bat euroko fakturazioa gainditzea espero du Donostian egoitza nagusia duen konpainiak.

Start-ip donostiarrak erakusketarako egin dituen mapa interaktiboak | Argazkia: Enémasene