Argazkia: Surphase

Ekinez

2,5 milioi euroko finantzaketa jasoko du Surphase 'start-up' donostiarrak

Uraren tratamendu iraunkorrerako monitorizazio adimendunaz arduratzen da enpresa, eta Europako EIC Acceleration programan parte hartuko du

2,5 milioi euroko finantzaketa jasoko du Surphase start-up donostiarrak. Europako Berrikuntza Kontseiluak (EIC) hautatu du enpresa beste 67rekin batera EIC Acceleraton programaren azken deialdian parte hartzeko.

Guztira, Europa osoko 969 enpresak aurkeztu zituzten euren proiektuak martxoan, eta 347 enpresa gonbidatu zituzten azken defentsara. Surphase izan da deialdi honetan finantzazioa erdietsi duen euskal enpresa bakarra.

Uraren tratamendu iraunkorrerako monitorizazio adimendunaz arduratzen da Donostiako enpresa, eta gatzgabetzeko plantetan mintzen zikinkeria aldez aurretik antzemateko sistema bat garatu dute.