Argazkia: Dominion

Ekinez

Amaitu da BQUOren lehen edizioa, talentu ekintzailea bizkortzeko Dominionen programa

Egitasmoko sei proiektuetatik hiruk Dominioni lotuta jarraituko dute

Sei hilabeteko prestakuntza eta mentorizazioaren ondoren, gaur goizean aurkeztu dira BQUOren lehen edizioaren emaitzak, talentu ekintzailea bizkortzeko Dominionek bultzatzen duen proiektua. Egitasmoko sei proiektuetatik hiruk Dominioni lotuta jarraituko dute.

Kolonbia, Mexiko, Maroko eta Malagatik etorritako parte-hartzaileek sei hilabetez izan dira Bilbon, prestakuntza exekutibo pertsonalizatuarekin, mentorizazioarekin eta enpresa-laguntzarekin euren proiektuak garatzeko, Dominionek diseinatutako formatu batean, gaitasun handiko talentua sustatzeko eta proiektu ekintzaileen garapenean laguntzeko.

Dominioneko zuzendari nagusiak, Mikel Barandiaranek positibotzat jo du lehen edizioa, "Dominioni balio diona talentua sustatzeko eredu propio baten alde egiteko, barnekoa zein kanpokoa. Konpainia gisa, proiektuak eta enpresa-karrerak bizkortzeko jarrera aktiboagoa izan dezakegula egiaztatu ahal izan dugu. BQUO talentua enpresa-garapenerako motor gisa ulertzeko modu berri baten hazia da".

Lehen edizioa amaituta, dagoeneko zabalik dago bigarren edizioan izena emateko epea. Urrian hasiko da eta lehen aldian bezala, programan parte hartzen dutenek Bilbon egingo dute sei hilabeteetako egonaldia.