Bilbao Mentoring Conferencen edizio bateko argazkia | Argazkia: Bilboko Udala

Ekinez

Mentoretza esperientziei buruz arituko dira Bilbao Mentoring Conference jardunaldian

Azaroaren 25ean egingo den ekitaldia Bilboko Udalak antolatu du, eta azaldu dutenez ekintzaileen talentua garatzen laguntzea da xedea

Bilbao Mentoring Conference ekimenaren VII. edizioa antolatu du Bilboko udalak. Azaroaren 25ean Euskalduna Jauregian egingo den jardunaldian mahai-inguru, hitzaldi eta elkarrizketak egingo dira hainbat aditurekin. Helburua da bai enpresa, bai erakunde, bai pertsona ekintzaileek haien mentoring (mentoretza) esperientziak eta ezagutza partekatzea, eta alderdi estrategikoen gainean eztabaidatzea. Bilbao Ekintza entitatetik gehitu dute ekintzaileen talentua garatzen lagundu nahi dutela eta “ekintzaileei diziplina hori enpresaren eta ekintzailetzaren alorretan nola aplikatu behar duten jakiteko aukera eman”. Jardunaldia jauregiko 0D aretoan izango da.

Harrera 09:00etan egingo den arren, inaugurazio ofiziala 09:30ean egingo du María Luisa Kontxi Claver Bilboko udaleko Ekonomia Sustapenerako, Merkataritzako, Enpleguko eta Turismoko zinegotziak. María Luisa de Miguel ere izango da bertan, Mentoring eskolako zuzendari exekutiboa izateaz gain European Mentoring & Coaching Councileko Espainiako presidenteordea denak. Jardunaldia bi zatitan banatuko da, 12:10ean kaferako atsedenaldiak banatuta.

Goizaldean, ingelesezko hitzaldi batekin emango zaio hasiera egunari, 10:00etan, Mentoretzaren eragina: proba eta aholku praktikoetan oinarritutako ikuspegiak izenburupean. Lillian Ebyk izango da hizlaria, Georgiako unibertsitateako irakasle eta ikertzaileak. Jarraian, 11:00etan, mahai-inguru bat antolatu da Mentoring-a enpresa handietan izenekoa, eta hauek izango dira parte-hartzaileak: Jorge Aleix, programaren zuzendaria eta Grupoteceko energia berriztagarrien alorreko ingeniaritza arduraduna; Iñigo Diego, Ingeteameko Talent & Organization Development Director; bestalde, moderatzaile arituko da Marta Jimeno, Eje&Con Nodo Norteko kidea.

Atsedenaldia eta gero, 12:45etan hasiko da Youth Business Spainek (YBS) sustatutako Ekintzailetzari laguntzeko mentoring programaren eragin sozioekonomikoaren ebaluazioaren emaitzen aurkezpena. Luis García YBSeko presidentea izango da horren arduraduna. Azkenik, 13:00ean beste mahai-inguru bat egingo da Ekintzaileentzako eta ETEentzako mentoring-a izenekoa. Andrea Fernándezek egingo ditu moderatzaile lanak, YBS eta Gaztenpresako ekintzailetzari buruzko podcastaren zuzendariak eta ekintzaileak, eta ondorengoak izango dira parte-hartzaileak: Javier Lezama, Bilbao Ekintzaren Mentoring programaren mentorea; Jon Suescun, gerentziaren albokoa, I+G+b arduraduna eta USA managerra; María Josefa Calvo, YBSen Mentoring programako mentorea; eta, azkenik, Mallo Mercedes Rodríguez, YBSen Mentoring programako mentorea. 14:15ean amaituko da ekitaldia.