Josune Ayo Genbiomako arduraduna sariarekin | Argazkia: CEIN

Ekinez

Genbioma, Nafarroako start-up berritzaileena Emprende XXI sarietan

Bioteknologia enpresa diabetesa duten pertsonen gluzemia erregulatzen laguntzen duten probiotiko eta postbiotikoen garapen industrialaz arduratzen da, hesteetako mikrobiotak modulatzeko duen gaitasunari esker

Genbioma Aplicaciones Nafarroako start-up berritzaileena izan da Emprende XXI sarietan. CaixaBankek, DayOne-en bidez, enpresa teknologikoetan eta bere inbertitzaileetan espezializatutako dibisioaren bidez, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, ENISAren bidez, lagundutako aintzatespena da. Nafarroan, sari horien antolakuntzak CEINen babesa du.

Genbiomak 6.000 euroko saria eta nazioarteko prestakuntza programa batean parte hartzeko aukera irabazi ditu. Moonshot Thinking for entrepreneurs hazkunde potentzial handiko start-upentzat bereziki diseinatutako prestakuntza da, eta ESADEk eta Silicon Valleyko adituek gidatzen dute. Prestakuntza saioak eta munduko berrikuntza zentro nagusietako bat bisitatzeko esperientzia uztartzen ditu. Halaber, Investors Day EmprendeXXI jardunaldian parte hartzeko aukera ere izango du. Jardunaldi horretan, ekosistema ekintzailearekin lankidetzan aritzeko interesa duten inbertitzaileekin eta enpresekin harremanetan egongo dira, eta AlumniXXI komunitateko kide ere izango da, enpresa irabazleen sortzaileekin.

Genbioma Aplicaciones, S.L. bioteknologia enpresa da, eta nazioarteko merkatura begira dihardu lanean. Diabetesa duten pertsonen gluzemia erregulatzen laguntzen duten probiotiko eta postbiotikoen industria garapenean oinarritzen da, hesteetako mikrobiotak modulatzeko duen gaitasunari esker. Enpresak nazioarteko patentearen bidez babestutako anduien bilduma propioa du, elikadura osagai eta nutrizio osagarri gisa seguruak direnak, gluzemia biztanleria diabetikoan modu bereizgarrian eta prebentiboan erregulatzeko gai direnak prediabetesaren hasierako estadioetan.

EmprendeXXI Sariak 2007an sortu ziren, ekimen ekintzaileak bultzatu eta babesteko, ahalmen handiko enpresa gazteak garatzen laguntzeko eta negozio horiek beren lurraldean sortzen duten gizarte, ekonomia eta ingurumen inpaktua aitortzeko. Sortu zenetik, programak 7,5 milioi euro inbertitu ditu dirutan eta laguntza ekintzetan, eta 465 enpresatik gora izan dira inuradunak. Aurten, sarien 16. edizioan, Nafarroako 22 start-upek aurkeztu dute hautagaitza.