Pablo Rosas Nucapseko ikertzailea, eta Raquel Campión Rodriguez proiektu arduraduna, Food 4 Futuren | Argazkia: EnpresaBIDEA

Ekinez

Hego Euskal Herriko hamabost enpresa, Spain Up Nationen top 101ean

EAEko zortzi eta Nafarroako zazpi enpresa finalista egon dira. Amaiera gala azaroaren 4an izango da, Kordoban

Hego Euskal Herriko zortzi enpresa hautatu dituzte Spain Up Nationen top 101ean. Spain Up Nation marka bat da zeinak Espainiako estatua ordezkatuko duen herrialde ekintzailetzat eta berritzailetzat. ENISAk bultzatu du marka, alegia, Berrikuntza Enpresa Nazionalak.

EAEko zortzi enpresa eta Nafarroako beste zazpi izan dira startup hautatuak. EAEko enpresak dira NX, Banbu, Polykey, Scrapad, Glucovibes, Gravity Wave eta Roseo. Bestalde, Nafarroakoak dira Nucaps, Moa Foodtech, Genbioma, Uraphex, Ingredalia eta PlasmAction Med. 

Hainbat irizpide gainditu dituzte top postu bat lortu duten enpresa guztiek. Horietako batzuk dira negozio ereduen berrikuntza maila, eskalagarritasun potentziala, nazioartekotze gaitasuna… Garapen Jasangarrien Helburuei (gizartean, ekonomian eta ingurumenean) zer ekarpen egiten dieten ere balioztatu da.

Amaierako gala azaroaren 4an egingo da Kordobako Kongresu eta Erakusketen Jauregian, eta bertan, hautatutako enpresek jasoko dute Spain Up Nationen top 101eko aitortza zigilua. Gainera, epaile aditu talde batek argituko du zeintzuk izan diren hemeretzi enpresa berritzaileenak (erkidegoko edo hiri autonomoko bana). Azken horiek enbaxadore bihurtuko dira Spain Up Nationen.