Javier López Palacios Uraphexen sortzaileetako bat da | Argazkia: utzitakoa

Ekinez

Ura leheneratu kimikorik gabe? Uraphexek baietz dio

Uraphex 2022 amaieran sortu zen, eta produktu kimikorik gabe ura birsortzeko teknologia patentatu du

Javier López Palacios, 37 urtekoa eta San Adrián herrikoa, formakuntzaz ingeniari industrial elektrikoa da. Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasi zuen, eta gero mikrobiologian eta elikadura-segurtasunean espezializatu zen. Hamar urtez egin zuen lan Ferlo enpresarentzat, Perun, non Hego Amerikako arduraduna izan zen bost urtez.

Han konturatu zen elikagaiak lantzeko makinen kontserbazioarekin harremana zuten zenbait arazok (batez ere korrosioak) janariaren kalitatea kaltetzen zutela, ur-gastu handia ekartzeaz gain. Ustekabean, lehen arazoari konponbideari emanez bigarrena ere konpondu, eta ura aurrezten lagundu zezakeela konturatu zen.

Asmatutako konponbide hori gauzatzeko, 2022an hiru adiskiderekin batera, Uraphex sortu zuen, enpresaren zuzendari exekutiboa bilakatuz. Izenak ura hitza eta photo-electrooxidationen siglak elkartzen ditu.

[Perun lanean] konturatu zen elikagaiak lantzeko makinen kontserbazioarekin harremana zuten zenbait arazok (batez ere korrosioak) janariaren kalitatea kaltetzen zutela, ur-gastu handia ekartzeaz gain

Lópezek adierazi bezala bezala, bere jatorrizko lurraldea, Nafarroako Erriberan, "elkartzen denez Ega Ebrorekin, urak hartu dezakeen zonalde bat da. Baina aldi berean askotan lehorteak gertatzen dira”. Hori dela eta, betidanik ura ongi kudeatzeko kontzientziatuta egon da. Gainera, bere familiak beti “planeta zaintzeko gauza berriak asmatzera” bultzatu du.

Enpresaren egoitza CEIN Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzako Europako Zentroan dago, Noainen. Kokapen hori Nafarroako Gobernuak eskaini zion “berrikuntza enpresa izateagatik”.

Ura leheneratzeko tresnen bateratze efizientea

Uraphexek industria-prozesu nagusietan ura birsortu, tratatu eta desinfektatzen du, modu jasangarri eta errentagarrian eta kimikorik gabe. Urari “propietate onak mantendu eta txarrak kentzen zaizkio”.

Horretarako bi pauso jarraitzen dira. Lehenbizikoan “elektro-oxidazioaren bidez, patogenoak eta uraren desinfektatzaile naturalak kentzen dira”. Bigarrenean “fotokatalisia erabiltzen da ezpurutasunak kentzeko eta ura berrerabili ahal izateko”.

Uraphexek industria-prozesu nagusietan ura birsortu, tratatu eta desinfektatzen du, modu jasangarri eta errentagarrian eta kimikorik gabe. Urari “propietate onak mantendu eta txarrak kentzen zaizkio”

Ideia “teknologia sendoa eta xumea garatzea da, erraz erabili daitekeena”. Uraphex hozte eta elikadura-sistementzat dago patentatuta dagoen ekipamenduaz baliatzen da.

Teknologia hori “foto, elektro eta oxidazioz osaturiko hirukotean oinarritzen da”. Fotoi, ioi eta elektroien erabilera konbinatuaren bidez bakteriak gabetzen dira.

Javier López: "Teknologia hori foto, elektro eta oxidazioz osaturiko hirukotean oinarritzen da”

Enpresak erabiltzen dituen baliabideak lehenagotik existitzen ziren. "Baina ez konbinatuak; haiek batzea da Uraphexen berrikuntza azpimarragarrienetako bat”. Osagaien %90 baino gehiago Hego Euskal Herritik datoz.

Orain arteko eta etorkizunerako ibilbidea

Duela bakarrik bi urte hasi baziren ere, denboraldi horretan Uraphexi “ongi” joan zaiola sumatu du Lópezek. “Oso bezero garrantzitsuekin harremanak sortzea” lortu dute; ahaltsuenak direnen artean Florette, Grupo Virto, Iruñako Baluarte jauregia eta Viscofan daude. Osotara, hamahiru bezero inguru dituzte.

Plana da bezeroak ziurtatzea eta negozioa zabaltzea, argi dagoen ibilbide-orri eta negozio-plan baten arabera. Gaur egun batez ere Hego Euskal Herrian jarduten duen enpresa honek nazioartekotzeko planak ditu. “Horretarako bi urte inguru baino besterik behar ez izatea gustatuko litzaiguke”, ondorioztatu du Lópezek.