Enpleguaren hazkundea urte artean %1,6koa izan da| Argazkia: iStock

EKONOMIA

%0,4 hazi da ekonomia EAEn urteko hirugarren hiruhilekoan

Enpleguak ere %0,3 egin du gora aurreko hiruhilekoaren aldean

Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoako ekonomiak hazten jarraitu du azken hilabeteetan. Zehazki, 2024ko hirugarren hiruhilekoan %0,4 hazi da BPGa EAEn, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak egindako kontuen zenbatespenen arabera. Enplegua ere %0,3 gehitu da epe berean. Aurreko urteko hiruhilekoarekin alderatuta, hazkundea %1,6koa izan da bai BPGri bai enpleguari dagokionez.

Gehien bat zerbitzuen sektorean oinarritzen da ekonomian eman den hazkundea, Eustaten arabera. Azaroaren 5ean eskainiko ditu estatirtika erakundeak BPGaren eta enpleguaren zenbatespen banakatuak, izan ere, unean eskuragarri ez zegoen koiunturazko informazio ekonomikoa txertatuko da.