Argazkia: iStock

EKONOMIA

17.000 lanpostu baino gehiago sortu dira EAEn 2024an

Eustaten arabera, BPGa %2,1 handitu zen iaz

Eustatek ohar bidez jakinarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko BPGa %2,1 hazi zela pasa den urtean. 2024ko laugarren hiruhilekoan, Barne Produktu Gordinaren hazkundea %0,4koa izan zen, 2023ko epe berean baino %1,9 gehiago.

Enpleguak ere gora egin zuen 2024an. Lanpostu kopurua %1,8 igo zen, 17.000 lanpostu baino gehiago sortu zirelarik. Iazko azken hiruhilekoan enplegua %0,4 hazi zen, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. 2023ko epe beraren aldean, berriz, hazkundea %1,6koa izan zen.

Eustatek argitu duenez, datorren martxoaren 7an BPG eta enpleguaren gaineko datu xehatuagoak emango ditu.