Argazkia: Nafarroako Foru Ogasuna

EKONOMIA

219,4 milioi euro itzuli ditu Nafarroako Ogasunak 2023ko errenta kanpainan

Ondarearen gaineko Zergari dagokionez, 2022ko kanpainan baino %18,3 gehiago bildu da, guztira 41,6 milioi euro

Nafarroako Ogasunak 219,42 milioi euro itzuli dizkie zergadunei, eta horietatik 192,14 milioi ordaindu dituzte dagoeneko, Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Oscar Martinez de Bujanda Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak ostiral honetan prentsaurrekoan jakinarazi dutenez.

2023ko errenta kanpaina joan den ekainaren 27an amaitu zen, eta 378.447 aitorpen aurkeztu ziren guztira. Arestiren esanetan, kanpaina normaltasun osoz joan arren, "ez da batere erraza izan denboran, giza baliabideetan eta garapen teknologikoetan". 

Aitorpen guztietatik, %65,9 itzuli da, hau da, 219,4 milioi euro, eta %34,1 bildu da, 278,2 milioi euro. Kanpaina honen saldoa positiboa da, 58,8 milioi eurokoa.

Bestalde, azken urteetan erakutsitako bilakaerari jarraituz, aurten ere gehienek telematikoki egin dute errenta aitorpena. Guztira, 132.690 aitorpen aurkeztu dira telematikoki, aurreko kanpainan baino 3.913 gehiago. Aurrez aurreko errentak, aldiz, jaitsiera nabarmena izan du azken urteetan, eta kanpaina honetan 44.524 aitorpen egin dira, %12,8 gutxiago. Bestalde, Nafarroako Foru Ogasunarekin elkarlanean diharduten erakundeek 15.522 aitorpen hartu dituzte euren gain.

Ondarearen gaineko kanpaina

Errentaren kanpainarekin batera egiten den, Ondarearen gaineko Zergan 7.180 zergadun aitortu dituzte guztira, 2022ko kanpainan baino %18,3 gehiago, eta emaitza 41,6 milioi eurokoa izan da.