%9 igo da euskaldunen udarako batez besteko gastua
1.473 euro gastatu du batez beste euskaldun bakoitzak udarako hilabeteetan. Espainiako Estatuko batez bestekoa 1.232 eurokoa izan da
Udarako gastuen gorakadak ez du etenik. Cetelem behatokiak egindako azterketa baten arabera, euskaldunen batez besteko gastua udaran 1.473 eurokoa izan da, 2023ko epe berean baino %9 gehiago eta Espainiako estatuko batez bestekoa (1.232 euro) baino %20 gehiago.
Galdetegia erantzun duten euskaldunen %24k iaz baino gehiago gastatu duela dio, 2023an baino bi puntu gutxiago (%26). Halaber, 11 puntutan handitu da aurten aurrekontua murriztu duten pertsonen ehunekoa (%51). Iazko gastu bera mantendu dutenen ehunekoak bederatzi puntu egin du behera, %26an kokatuz.
Jatetxeetara joatea (%72), erosketak egitea (%56) eta kultur arloko jarduerak (%39) dira aisialdian euskaldunen gehiengoak egin duena. Halaber, gehienek Espainian egin dute turismoa. %37k hotel eta apartamentuetan egin du lo eta %25k lagun edo senideren baten etxean. Landa turismoa, bestalde, %13k egin du.
%14 atzerrira joan dira hotel eta apartamentuetan lo egiten, %2 lagun edo senideren baten etxera joan da, eta %4k kanpin edo karabanan egin du lo.