2.223,1 milioi euro bildu ditu Arabako ogasunak urrira arte, iaz baino %2,1 gehiago
Zuzeneko zergen bidez bildu den kopuruak gora egin du, %3,9, iazko epe beraren aldean; aldiz, %0,6 txikitu da zeharkako zergen bidez jasotakoa
Arabako Foru Aldundiak 2.223,1 milioi euro bildu ditu zergen bitartez, urtarriletik urrira bitartean. Horrela, %2,1 diru gehiago lortu da, 2023ko urriaren aldean; gorakada 45,3 milioi eurokoa izan da. Jasotako diru kopuruaren gehiengoa, 1.136 milioi euro, zuzeneko zergen bidez lortu den bitartean, 830,6 milioi euro bildu dira zeharkako zergei esker.
Zuzeneko zergen datuak erreparatuta, joera positiboa izan dute urte artean, %3,9 gehiago jaso baita. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) dagokionez, %3,2 handitu da jasotako diru kopurua; 805,9 milioi euro, iaz baino 24,8 milioi gehiago. Sozietateen gaineko Zergaren bilketak ere gora egin du urte artean, %4,1; izan ere, guztira 10,5 milioi euro bildu dira urrian, urteko metatua 268,8 milioi eurokoa izanik.
Zeharkako zergen datuak ikusita, ordea, %0,6ko beherakada txikia aztertu daiteke. Hain zuzen, zeharkako zergen bi kontzeptu nagusiek behera egin dute. BEZak %2,6ko jaitsiera izan du, orotara 534,3 milioi euro lortu baitira, eta hidrokarburoek %3,2koa, 181,6 milioi eurorekin.