Argazkia: Europa Press

EKONOMIA

Bizkaiko Foru Aldundiak 430.000 bideratuko ditu komertzio txikira

Cecobi, BilbaoDendak eta Bizkaidendak erakundeek kudeatuko dute dirulaguntza

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 430.000 euro bideratuko ditu lurraldeko merkatarien eta enpresaburuen elkarteetara, tokiko merkataritza txikiaren jarduera hobetzeko, lehiakorragoa izan dadin.

Ohar batean azaldu duenez, Cecobi, BilbaoDendak eta Bizkaidendak erakundeek kudeatuko dute dirulaguntza, “kontsumitzaileentzat gero eta erakargarriagoa izan dadin sektorea, bai eta ekintzaile izateko edo lan-jardunean garatzeko etorkizun-sektore bat ikusten dutenentzat ere”.

Gaineratu dutenez, lurraldeko saltokiei lagundu nahi zaie, erakunde eta elkarte horien bitartez, tokiko merkataritza txikiari "eraldatzeko eta kontsumo joera eta ohitura berrietara egokitzeko".

Foru aldunditik azaldu dutenez, "demografia, teknologia eta ingurumen eraldaketa handiak ezaugarri dituen testuinguru ekonomiko batean, merkataritza-sektoreak erronka nabarmenei egin behar die aurre". Bereziki, tokiko merkataritza txikia "eraldatu egin behar da merkatuan dauden beste banaketa-eragile batzuekin bizi ahal izateko".