Lurrama azoka ere egongo da aurten | Argazkia: EHLG

EKONOMIA

Diru bilketa martxan da laborantza iraunkorraren alde

“Trantsizioak gure esku” izenpean antolatuko da Euskal Herriko Laborantza Ganberak urtero egiten duen kanpaina

Urteroko legez, diru bilketa kanpaina jarri du martxan Euskal Herriko Laborantza Ganberak. “Trantsizioak gure esku” izendatu dute kanpaina, eta helburua da eskuratzea iaz lortutako dirua bezain beste (197.000 euro). Ganberaren aurrekontuaren %16a suposatzen du diru kantitate horrek. Diru bilketan alea jarri nahi duenak EHLGren webgunera jo beharko du.

Ipar Euskal Herriko EHLGk laborantza iraunkorraren alde egiten du. Aurten, azpimarratu nahi izan dute agro-oihangintzaren inguruan egiten duen lana. Izan ere, duela hamar urte hasi ziren agro-oihangintzan lanean, eta, orduz geroztik, 33 kilometro hesi landatu dituzte Ipar Euskal Herriko lurretan, hau da, 35.000 zuhaitz inguru.

EHGLk antolatutako Lurrama azoka ere egongo da aurten. Azoka hau laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko sortu zen. Aurten, azaroaren 9tik 10era bitartean egingo da, Irati erakustazokan, Biarritzen.