Azpiegitura jasangarriak izan nahi ditu Donostiako Tranbiaren Konpainiak | Argazkia: Krean

EKONOMIA

Donostiako autobus biltokia elektrifikatzen ari da Krean

Dbusek autobusen flota osoa elektrifikatu nahi du 2030erako

Donostiako Tranbiaren Konpainiak (Dbus), hiriko garraio publikoa kudeatzen duen enpresak, bere autobusen flota osoa elektrizatu nahi du 2030erako. Bideberdea izeneko kanpaina aurkeztu zuen pasa den azaroan, eta datozen sei urteetan Dbus zerbitzuak “bere historiako eraldaketarik handiena” egingo zuela jakinarazi zuten.

Flota osoa deskarbonizatzeaz gain, Dbusek autobusen azpiegitura osoa elektrifikatzea du helburu. Hala, Krean enpresa arduratzen ari da Donostiako autobus biltokiko eraikinaren elektrifikazio eta egokitzapen lanetaz. Linea elektriko bat egingo dute bertan, Egia auzoan kokatuta dagoen azpiestaziotik autobus biltokia dagoen inguruetara. Gainera, autobusak kargatzeko karga puntuak ezarriko dituzte.

Era berean, Dbusen biltokiaren kanpoko aparkalekua ere egokitzen ari da Krean. Jakinarazi dutenez, autobus elektriko adimendunei emango die zerbitzua aparkaleku horrek.