EAEko industria produkzioa %3,3 txikitu da aurreko urteko urriaren aldean
Orokorrean behera egin du industria jarduerak urte artean: %3,6 Bizkaian eta %3,2 Gipuzkoa zein Araban
Urte artean, %3,3 jaitsi da industria jarduera urrian EAEn. 2024ko lehen hamar hilabeteetan ere beherakada egon da produkzioan, %0,5ekoa, baita irailaren aldean ere, %2,9koa.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, beheratu egin da kontsumo ondasunen produkzioa aurreko urtearen aldean, zehazki, %8,4. Izan ere, jaitsi egin da, bai kontsumo ondasun iraunkorren ekoizpena, baita kontsumo ondasun ez iraunkorrena ere, %18,6 eta %6,0, hurrenez hurren. Aldi berean, aurreko urteko urriaren aldean txikitu egin da ekipo ondasunen produkzioa, bitarteko ondasunena eta energiarena, hots: %1,7, %2,1 eta %4,9, hurrenez hurren.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera sailkatuta, baina 2024ko lehen hamar hilabeteetako datuak hartuta, emaitzak hauek dira: kontsumo ondasunen produkzioa %2,5 beheratu da, bitarteko ondasunena %1,4, eta energiarena %1,2. Kontrara, eta urte artean ez bezala, ekipo ondasunen produkzioa %2,7 igo da urteko metatuan.
Lurraldeka, industria jardueraren bilakaerak beherantz egin du, bai Bizkaian (-%3,6), baita Araban eta Gipuzkoan ere (-%3,2 bietan). Sektoreka, urte artean nabarmen jaitsi da garraio materialaren produkzioa (-%9,1) eta energia elektrikoa, gasa eta lurrunarena (-%8,1). Orokorrean produkzioa txikiagoa izan den arren, hazkundea izan dute makineria eta tresneriaren sektoreak (%3,2) eta material eta ekipo elektrikoarenak (%2,5).