Industria jarduera EAEn | Argazkia: Irekia

EKONOMIA

EAEn %0,5 txikitu dira industria prezioak urrian

Prezioen beherakada nabariena gertatu da energia elektrikoa, gasa eta lurrunaren sektorean (-%29,6) baita kokeak eta petrolioa fintzearen sektorean (-%21,4) ere

EAEko industria prezioak jaitsi egin dira urrian, bai aurreko hilaren aldean (%0,5), bai urte artean (%6,3). Datuak Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratu ditu.

Industria prezioak sektoreka sailkatzean, igoerak eta jaitsierak aztertu daitezke aurreko hilabetearekin konparatuta: zehazki, txikitu egin dira energia elektrikoa, gasa eta lurrunaren (-%3,1) eta botiken fabrikazioaren (-%2,4) sektorean; handitu egin dira prezioak, kontrara, kokeak eta petrolioa fintzearen (%2,7) eta informatikako eta optikako produktuen fabrikazioaren (%0,9) sektorean.

Sektoreka, baina urte arteko datuak erreparatuta, nabarmen egin dute behera prezioek energia elektrikoa, gasa eta lurrunaren (-%29,6) eta kokeak eta petrolioa fintzearen (-%21,4) sektoreetan. Igoerarik azpimarragarriena izan dute, ordea, erauzketa-industriaren (%6,4), uraren (%3,2) eta altzariak eta beste manufaktura-industria batzuen (%3,2) sektoreek.

Helburu ekonomikoaren arabera sailkatuta, irailaren aldean, jaitsi egin dira bai kontsumo ondasunen prezioak (-%0,8), bai bitarteko ondasunenak (-%0,5), baita ekipo ondasunenak zein energiarenak (-%0,4, bi kasuetan) ere. Kontsumo ondasunen prezioen beherakada dagokio kontsumo ondasun ez-iraunkorren jaitsierari (-%0,9), konstante mantendu baitira kontsumo ondasun iraunkorren prezioak.

Urte artean ere joera orokorra beheranzkoa izan da: txikitu egin dira prezioak energian (-%28,2), eta kontsumo ondasunetan (%0,2); zehazki, %0,7 beheratu dira kontsumo ondasun ez-iraunkorren prezioak. Haatik, igo egin dira prezioak, %3,2, kontsumo ondasun iraunkorren kasuan, baita %2,2 ekipo ondasunenean ere. Azkenik, berdin mantendu dira bitarteko ondasunen prezioak urte artean.