752 hitzarmen daude eguneratuta EAEn | Argazkia: Europa Press

EKONOMIA

EAEko langileen %65,5ek dute hitzarmena eguneratuta, LHKren txostenaren arabera

Aurreko ekitaldian zifra %63,8koa izanik, oraingo datuak "emaitza bikainak hobetzen dituela” adierazi du kontseiluak

Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) Informazio soziolaborala izeneko txostenean argitaratutako datuen arabera, EAEko soldatapeko langileen %65,5ek indarrean zituzten hitzarmenak, 2024ko urriaren amaieran.

Aurreko ekitaldiko “emaitza bikainak hobetzen dituela” adierazi du LHKk, soldatapekoen %63,8ak amaitu baitzuen orduan hitzarmena eguneratuta edukita. Txostenaren arabera, soldata %3,34 igo da batez beste, eta lanaldia 1.706 ordukoa izan da.

Kontseiluak azpimarratu du “duela gutxi sinatutako akordio nagusien artean, Gipuzkoako metalaren merkataritzarena aipatu behar dela”. Hala, zehaztu dute egun 6.500 langileri baino gehiago ematen diela estaldura; Bizkaian esku hartze sozialarena nabarmendu dute, 3.000 langile baino gehiagori eragiten baitio.

Gaur egun, 752 hitzarmen daude eguneratuta EAEn: Bizkaian 233 (131.571 langilerekin), Gipuzkoan 173 (108.213 langilerekin) eta Araban 123 (41.530 langilerekin).

Azkenik, 2024ko hirugarren hiruhilekoan EAEko biztanleria landuna %2 handitu dela zehaztu dute, 997.100 pertsona, alegia. Langabezia tasak ere behera egin du, %7,1era iritsi arte.