Argazkia: iStock

EKONOMIA

EAEko BPGa %1,8 hazi zen 2023an

Eustaten arabera, 16.000 postu inguru sortu ziren pasa den urtean

Eustaten arabera, EAEko BPGa %1,8 igo da 2023an, 2022arekin alderatuz gero. 16.000 lanpostu inguru sortu dira, eta batik bat, industrian, eraikuntzan eta merkatuko zerbitzuetan izan du hazkundea, 2022an baino erritmo txikiagokoa izan bada ere.

2023ko azken hiruhilekoari dagokionez, Barne Produktu Gordinaren igoera %0,4 izan da, aurreko hiruhilekoaren alderatuz gero. 2022ko azken hiruhilekoren aldean, gorakada berriz %1,6koa izan da.

Era berean, lanaldi osoko lanpostuen kopurua %2 handitu da, 2022ko azken hiruhilekoarekin alderatuta. 2023ko hirugarren hiruhilekoaren erkatuz gero, gorakada apalagoa izan da, %0,5koa.