Argazkia: iStock

EKONOMIA

EAEko esportazioek %4,1 egin dute behera ekainean

Energia ondasunen esportazioak nabarmen egin dute gora (%116,6), iazko epe berarekin alderatuta

Eustaten azken datuen arabera, 2024ko ekainean, Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioek %4,1 egin dute behera urte arteko datuei erreparatuta. 2.770 milioi euroko esportazioak izan dira, aurreko urteko hilabete berean 2.889 milioi euro izan zirenean. Hala, energia ondasunen esportazioak nabarmen egin dute gora (%116,6), gainerakoek, aldiz, %7,5 egin dute behera.

Lurraldeka, ekainean, Araban (%15,1) eta Gipuzkoan (%6,9) behera egin du kanpo merkataritzak. Bizkaian, berriz, %8,8 hazi da.

Inportazioei dagokienez, %4,3ko beherakada izan dute ekainean, iazko epe berarekin alderatuta. 2.266 milioi euroko ondasunak inportatu dira guztira. Energia sektoreko ondasunen inportazioak %3,5 egin dute behera, eta gainerakoek %4,5.

Arabako inportazioek %0,9 egin dute behera eta Bizkaikoek %7,6; Gipuzkoakoek, aitzitik, %0,4 egin dute gora.