EAEko industria jarduera %2 hazi da martxoan
Hiru lurraldeetan goranzko joera nagusitu da. Gipuzkoan %4,2, Araban %1,1 eta Bizkaian %2,9 handitu da ekoizpena
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako industria jarduera %2 hazi da 2024ko martxoan, 2023ko epe berarekin alderatuta. Halaber, otsailetik martxora bitartean industria jarduerak %2,9ko hazkundea izan du.
Ekipamendu ondasunen produkzioa %3,9ko gehitu da, aurreko urteko martxoaren aldean. Kontsumo-ondasunek ere urte arteko portaera positiboa izan dute, produkzioa %2,1 hazi baita sektore osoan. Bestalde, energiaren ekoizpena apaldu egin da martxoan, %4,1, 2023ko epe berarekin alderatuta.
Lurraldeka, hiru lurraldeetako urte arteko bilakaera positiboa da. Gipuzkoan urtebetean produkzioa %4,2 handitu da, Araban %1,1 eta Bizkaian %0,3.