ELAko ordezkariak, Mitxel Lakuntza tarteko, Torres sailburuarekin eta sailburuordeekin | Argazkia: ELA

EKONOMIA

Elkarrizketa sozialaren "porrotaren hausnarketa zintzoa" eskatu dio ELAk Torresi

Sindikatu abertzaleak lan-osasuna "lehentasuntzat" hartzeko eskakizuna ere luzatu dio lehendakariordeari

Lehen orduan Confebasken txanda izan bada, ondoren ELAri egokitu zaio Lakuara joatea. Sindikatuko ordezkaritza, Mitxel Lakuntza Idazkari Orokorra buru, Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuarkein bildu da. Bi izan dira eginiko eskakizun nagusiak. Elkarrizketa sozialeko mahaiei dagokionez, hausnarketa "zintzoa" eskatu dio "mahaien porrot eta eraginkortasun faltaz", eta "defizit demokratikoaz", nabarmenduz "gehiengoak ez direla errespetatzen eta ordezkaritza usurpatzen dela". Horri loturik, adierazi dio "beharrezkoa" dela "esparru propio bat LGSri buruzko legeak egin ahal izateko", eta etxeko langileen hitzarmen kolektiboa ezartzea eskatu dio.

Beste eskakizun nagusia izan da lan-osasuna "lehenetsi" dezan, lurraldean dauden laneko istripuei eta lanbide gaixotasunekin amaitzeko. "Osalanen bultzadarik eta erabakitasun faltaren aurrean", sindikatuak defendatu du "enpresentzako ikuskaritzak eta zigorrak areagotzea".

Bestalde, sindikatuak "aldebiko harremana izateko borondatea" helarazi dio Torresi. Era berean, gogorarazi dio uztailean "laurogei proposamen baino gehiagoko" dokumentu bat partekatu zuela lehendakariarekin, sailaren erantzukizun zuzena duten neurriekin.