Espainiako Gobernuak oliba-olioaren BEZa kenduko du uztailaren 1etik aurrera
Ogasun Ministerioak datorren asteartean eramango du Ministro Kontseilura produktu horri %0ko tasa aplikatzeko proposamena eta aurrerantzean oinarrizko produktuen taldean sartuko da
Espainiako Gobernuak oliba-olioaren BEZa kenduko du uztailaren 1etik aurrera. Ogasun Ministerioak asteartean eramango du Ministroen Kontseilura produktu horri %0ko tasa aplikatzeko planteamendua, Cadena SER irrati kateak aurreratu eta Ogasunak Europa Pressi baieztatu dionez.
Neurria urtarrilean adostu zuten PSE-EEk eta Juntsek krisiaren aurkako plana eta omnibus dekretua aurrera ateratzeko. Olioaren BEZa %10etik % 5era murriztu zen 2023an, eta orain oinarrizko produktuen taldean sartuko da — ogia, irinak, esnea, gaztak, arrautzak, frutak eta barazkiak —, %0ko tasa baitute iaztik (ordura arte aplikatzen zen % 4aren ordez).
Espainiako Ogasunaren arabera, oinarrizko elikagaietan olioa sartzearen helburua da produktu horren kontsumoa babestea eta sustatzea, besteak beste, lehortearen ondorioz prezioa garestitu delako.