Argazkia: iStock

EKONOMIA

Gizarte Segurantzako afiliatu kopuruak orotara gora egin du Hego Euskal Herrian

Aurreko hilaren aldean, 10.538 afiliatu gehiago zenbatu dira EAEn, baina 1.503 gutxiago Nafarroan

2024ko irailean Gizarte Segurantzan 10.538 afiliatu gehiago zenbatu dira EAEn, aurreko hilean baino %1,06 gehiago. Afiliazioa hiru lurraldetan hazi da, abuztuarekin alderatuta: Araban %1,75, Bizkaian %1,14 eta Gipuzkoan %0,60. Nafarroan, ordea, 1.503 afiliatu gutxiago zenbatu dira irailean, abuztuan baino %0,5 gutxiago. Hala, guztira 1.319.089 afiliatu kotizatzaile daude egun Hego Euskal Herrian, Gizarte Segurantzak eskainitako datuen arabera. 

Urte arteko datuak erreparatuta, afiliazioa %1,27 gehitu da EAEn, 12.617 kide gehiagorekin. Lurraldeka ere gora egin dute datuek urte artean: %1,32 Araban, %1,45 Bizkaian eta %0,97 Gipuzkoan. Nafarroan ere %0,6 hazi da afiliatu kopurua.