Goierri BarNETik sareak lankidetza hitzarmena sinatu du etorkizuneko erronkei aurre egiteko
Energia, landa garapena eta zaintza dira lehenetsi dituzten hiru desafio nagusiak
Atzo, urtarrilaren 22an, Goierri BarNETik sareak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Mutiloako Udalean, energia, landa garapena eta zaintza arloetan eskualdeko erronkei aurre egiteko. Gobernantza sistema berritzaile horrek eragile publiko, pribatu eta komunitarioen arteko elkarlana sustatuko du, eskualdearen “etorkizuna eraikitzeko” asmoarekin.
Prozesua 2020an hasi zen, Goierriko eragileen artean egindako entzute eta lankidetza saioekin, alegia, 157 biztanleri elkarrizketak eginda. Hiru erronka nagusi lehenetsi ziren 2021. urtean, eta atzoko hitzarmenarekin, oinarriak ezarri ziren erantzun bateratua emateko. Udalek, enpresek eta bestelako erakundeek adostutako finantzaketa sistema baten bitartez, gobernantza eredu parte-hartzailea ezarri da, erabakiak modu “horizontalean” hartzeko helburuarekin.
Akordioa Goierri eskualdeko erakunde ugarik sinatu zuten. Aurrera begira, prozesuak etorkizun jasangarriago eta solidarioago baten aldeko konpromisoa indartu nahi du. Udalek finantzatu dute proiektuaren %50a, enpresen sektoreak %25a eta “gainerako %25a bestelako finantzazio iturrietatik eratortzea aurreikusten da”.