Iruñeako etxe batzuk | Argazkia: iStock

EKONOMIA

Etxebizitzen gaineko hipoteka kopuruak %30,6 egin du behera Nafarroan

Pasa den irailean 334 hipoteka izenpetu ziren, eta 135.353 euroko balioa izan zuten batez beste

Nafarroan etxebizitzen gaineko 334 hipoteka izenpetu dira irailean, iazko epe berean baino %30,6 gutxiago. Gainera, hilabetetik hilabetera ere zenbatekoak behera egin du, abuztuan baino %18,5 hipoteka gutxiago sinatu baitira irailean.

Nastaten arabera, 45,2 milioi euro mailegatu dira guztira irailean. 2022ko irailarekin erkatuta, %32,1 gutxiago da zenbateko hori. Halaber, 135.353 eurokoa izan da batez besteko hipoteka, iazko epe berekoa baino %2,3 txikiagoa.

Espainiako estatuan urtetik urterako beherakada %29,6koa izan da, eta hipotekaren batez besteko balioa 143.185 eurokoa.