• EKONOMIA
  • Iker Alberdi izendatu dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoko presidente

Iker Alberdi izendatu dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoko presidente

2020ko urriaz geroztik, Mondragon korporazioko lehendakariordea da

Argazkia: Mondragon Unibertsitatea
Argazkia: Mondragon Unibertsitatea
2025eko otsailaren 27a
Eg. 2025eko otsailaren 27a

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Kontseilu Errektoreak aho batez izendatu du Iker Alberdi Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko presidente. Horrela, Juan Mari Palenciak 2013tik betetzen zuen kargua hartuko du Alberdik.

 

Legazpiarra da Alberdi eta Industria Ingeniaritza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean. Fagor Industrial kooperatiban hamar urte baino gehiago egin ditu lan eta Onnera Group taldeko zuzendari nagusia izandako da. 2020ko urriaz geroztik, Mondragon korporazioko lehendakariordea da eta eraikuntza dibisioko zuzendari nagusia.