Ituna zentroa ikerlari berri baten bila dabil
EHUren ikerketa zentroak zerga federalismoa, Itun Ekonomikoa eta foru ogasunen inguruko gaiak aztertzen ditu, besteak beste. Hautagaitzak otsailaren 5a baino lehen aurkeztu behar dira
Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak ikerlari berria behar du lanaldi erdirako, eta hautaketa prozesua zabaldu berri du. EHUk sustatutako ikerketa zentroa da Ituna, eta zergak, Itun Ekonomikoa eta Foru Ogasunen jarduera aztertzeaz arduratzen da. Halaber, zentroaren helburua gai hauen inguruko ikerketa zientifiko zein akademikoa sustatzea da.
Kontratatutako pertsonak administrazio nahiz kudeaketa akademikorako lanak egingo ditu, eta, era berean, zerga federalismoa, Kontzertu Ekonomikoa eta foru ogasunen inguruko ikerketak gauzatuko ditu.
Bereziki ikerketa karrera bat egin nahi duten pertsonei zuzendutako lan eskaintza da, master edo doktoretza egiten ari diren ikasleentzat, esaterako. Hala, interesa duen orok hautagaitza aurkeztu dezake otsailaren 5a baino lehen, ituna@ehu.eus helbidera curriculuma bidaliz.