Jan eta edan, eta pakea eman!
Mahai baten inguruan jesarri eta jan-edanean aritzea gustatzen zaigu euskaldunoi. Lehen platera, bigarrena eta postrea… bapo! Hemengo produktua dastatzeko aukera badugu hobe gainera. Bada, halako esperientzia batez gozatzeko parada eskaini nahi dizu EnpresaBIDEAk. Izan ere, Basque Culinary Centerrekin lankidetzan, bi pertsonentzako bazkaria zozkatuko dugu. BCCren graduko ikasleek eskainita, sarrera, plater nagusia eta postrerako hiru aukera izango ditu hautatzeko zozketaren irabazleak. Lehenengo eta bigarren mailako graduko ikasleek zerbitzaturiko menuaz gozatzeko abagunea, bigarren mailako ikasleek kozinatuta. Parte hartu zozketan, eta on egin deizuela janak eta kalterik ez edanak!
Nola parte hartu zozketan?
Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.
Parte hartzeko azken eguna azaroaren 20a izango da. Zozketa, berriz, azaroaren 21an egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituarekin.
Zorte on parte hartzaile guztiei!