Indian izan da EAEko kooperatibismoaren ordezkaritza talde bat
Indian Farmers Fertiliser Cooperative ezagutzeko aukera izan du taldeak; munduko kooperatiba talde handienetakoa da, 35.000 kooperatibaz osatuta dagoena
Indian egin den Kooperatiba Konferentzia Globalean izan da EAEko kooperatibismoaren ordezkaritza talde bat. Konferentzia Nazioarteko Kooperatiben Aliantzak antolatu du. Hainbat herrialdeetako ordezkariekin biltzeko aukera izan du taldeak, esaterako: Argentina, Mexiko, Italia, Korea, Estatu Batuak eta Kanada. Hala, kooperatiba ereduen gainean eztabaidatzeko aukera izan dute.
EAEko ordezkari taldeak Indiara egin duen bisita aprobetxatu du Indian Farmers Fertiliser Cooperative ezagutzeko. Izan ere, munduko kooperatiba talde handienetako bat da Indiakoa, 35.000 kooperatibaz osatuta baitago, eta 50 milioi nekazari barne hartzen baititu. Alpha Maier proiektua ere ezagutu dute. Azken hori, Mondragon taldeko kide eta Konfekoopeko Kontseilu Errektoreko kide den Maier kooperatiba bizkaitarraren lankide da.
Bestalde, aipatzekoa da gizarte ekonomiaren abangoardiako hubak Donostian izango duela egoitza, eta Eusko Jaurlaritzatik adierazi dutenez, “sektoreari lotutako mundu osoko pertsona nabarmenez osatutako nazioarteko aholku batzorde bat izango du”. Era berean, urtarrilaren 16an Donostiako Miramar jauregian inauguratuko da Kooperatiben Nazioarteko Urtea, Nazio Batuek hala aitortuta, “Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) eta Agenda 2030 betetzeko egindako ekarpenengatik”.