Argazkia: Irekia

EKONOMIA

Korta sariak eman zizkieten atzo Barreira, Castro eta Muro enpresaburuei

Donostian egin zen sari banaketa eta bertan izan ziren Pradales lehendakaria eta Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua

Joxe Mari Korta sariak banatu zituzten atzo Donostian, Miramongo parte teknologikoan. Bertan izan ziren Imanol Pradales lehendakaria eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburua. Aurtengo sarituak izan dira José Barreira Lorenzo, Begoña Castro Feo eta José Ángel Muro Zabaleta izan dira, eta 2.000. urtean ETAk hil zuen Joxe Mari Korta enpresaburua ekarri zuten gogora atzoko ekitaldian. Enpresa munduko 200 bat ordezkari elkartu ziren.

“Ematen dizuegun sari hau gure herriari egindako ekarpena eskertzeko modua da. Hiru pertsona, hiru proiektu eta pasio bera: enpresa egitea eta, horrela, herria egitea", esan zuen Pradalesek bere hitzaldian. Jauregik, bestalde, adierazi zuen atzoko ekitaldia "euskal enpresaren eta industriaren gau handia" dela, eta ta "aukera ematen" duela "ekintzaileek eta enpresaburuek merezi duzuen prestigioa balioan jartzeko".

“Pribilegiatua sentitzen naiz sari hau jasotzeagatik, eta uste dut denok itzuli behar diogula gizarteari eman digunaren zati bat", adierazi du Barreirak. Gaur egun, kargu exekutiboak eta ordezkaritzakoak ditu, besteak beste, ostalaritza sektoreko hainbat enpresatan (Gran Hotel Lakua, Hotel Ruta de Europa, Gojain jatetxea eta Aurora Etxea erretegia); garraio eta logistika sektorekoetan (Transportes Hombre Barreira, Tecnoaranda Logistic, Trailoba, Tubacex Logistic eta Grupo Saavedra); eta enpresa berritzaile eta teknologikoetan (Tecnoaranda, Haizea Wind Group eta Herdit).

Castro Biologia Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Histocell enpresaren bazkide fundatzailea 2004az geroztik. Muro, aldiz, Ezarri enpresako lankidea izan da 1988az geroztik, ardurazko karguak bete dituelarik. Adegi edo Elkargiren gobernu organoetan ere aritu da urte askotan.