Lanbidek 394.000 euro bideratuko ditu merkataritza-ganberetara, enplegagarritasuna hobetu asmoz
Diruaren parte bat 45 eta 60 urte bitartekoen laneratzea hobetzeko programara joango da
Enpleguari bultzada eman asmoz, 349.000 euroko ekarpena egingo die Lanbidek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako merkatal-ganberei. Zehazki, Arabako Ganberak 78.500 euro jasoko ditu, Bilbokoak 79.500 euro, eta Gipuzkoakoak 236.000 euro.
Ekarpena, bereziki, bi programetara loturik dago: 45+ Programa, Europako funts-sozialak finantzaturikoa, 45 eta 60 urte bitartekoen enplegagarritasuna bultzatzeko, enpresen beharra asetzeko beharrezkoak dituzten formakuntzak eskainita; eta ekintzailetza programa, jarduera enpresarial berriak martxan jartzera bideratua, enplegua areagotzera eraman dezakeena, jasangarritasunean eta lehiakortasunean eraginda.