Logistikari buruzko jardunaldia egingo da BECen otsailaren 26an
Mugikortasun eta Logistika Klusterrak hamargarren aldiz antolatuko du ekitaldia
Otsailaren 26an antolatu du Mugikortasun eta Logistika Klusterrak 10. Logistika Jardunaldia, Feria Logistics & Automationekin lankidetzan. Goizeko 10:30ean hasiko den ekitaldia Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da, eta helburu du sektoreko berrikuntzak partekatzea, baita, klusterrak berak azaldu duenez, “hornikuntza-kateari aplikatutako kudeaketa-eredu eta teknologia berriak ezagutzera ematea” ere.
Horretarako, argitaratu berri dute zenbait hitzaldiz osatutako programazioa. Orotara, bederatzi hitzaldi labur prestatu dira, eta bakoitza ondorengo enpresetako ordezkariek eskainiko dute: AR Racking, Erhardt, Irizar, Mobilsafe, Novaltia, Polypal, Smartlog, Ulma Handling Systems eta Vicomtech.
Besteak beste, kate logistikoaren deskarbonizaziorako AAren erabilera landuko da, baina baita beste gai hauek ere: irisgarritasun murriztuko tokietara banaketak egiteko droneen erabilera, hiri-banaketarako %100 elektrikoak diren kamioiak, biltegiak automatizatzeko proposamenak… Programazio osoa klusterraren webgunean aurki daiteke, eta derrigorrezkoa da aurrez izena ematea.