Metalgintza sektoreko okupazioak behera egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
2024ko lehen hiruhilekoan 39.970 langile zituen sektoreak, 2023ko epe berean baino %9,8 gutxiago
Metalgintza sektoreko okupazioak behera egin du EAEn. 2024ko lehen hiruhilekoan 39.970 langile zituen sektoreak, 2023ko epe berean baino %9,8 gutxiago. Okupazioaren jaitsiera metalurgian izandako enplegu galeraren ondorio da, izan ere, lehen hiruhilekoaren amaieran %42ko urte arteko jaitsiera izan da, eta produktu metalikoen fabrikazioaren martxa ona ez da izan gai izan galera horiek orekatzeko. Enplegu berrien %8,5 izan da produktu metalikoen fabrikazioa.
Randstad etxeak egindako txostenaren arabera, metalaren sektorean okupazio handiena duen bigarren erkidegoa da EAE (%14,3), soilik Kataluniaren atzetik (%17,4). Ia 40.000 langile horietatik, %23 metalurgian ari dira lanean, eta gainerako %77 produktu metalikoen fabrikazioan.
Txostenean azaltzen denez, produktu metalikoen fabrikazioak pandemiaren aurreko mailak gainditu zituen 2022an, eta hazkunde txiki baina etengabea izan du. Metalurgiak, bestalde, bere enplegu mailak berreskuratzeko zailtasunak izan zituen, pandemia aurreko maila baino beherago dagoelarik.