Argazkia: iStock

EKONOMIA

Nafarroako industria prezioak %1,0 txikitu dira irailean

Energiaren prezioaren jaitsiera izan da nabarmenena, aurreko urtearen aldean %12,7 beheratu baita

Nafarroako industria prezioak jaitsi egin dira irailean, EAEkoen antzera, %1,0 aurreko urteko hil beraren aldean. 2024ko abuztuaren aldean ere prezioak beheratu egin dira, %1,9, hain zuzen. Datuak Nastat Nafarroako Estatistika Erakundeak argitaratu ditu gaur. 

Helburu ekonomikoaren araberako sailkapena aztertuta, urte artean ekipamendu ondasunen prezioek izan dute igoera nabarmenena, %3,8ko hazkundearekin. Kontrara, prezioak gehien txikitu diren taldea energiarena izan da, %12,7rekin. Aurreko hilaren aldean ere, ekipamendu ondasunen prezioa izan da gehien hazi dena (%0,1), eta energiarena gehien beheratu dena (%10,5).