Argazkia: iStock

EKONOMIA

Oliba olioak eta oinarrizko elikagaiek %2ko BEZa izango dute gaurtik aurrera

2025etik aurrera %4ra itzuliko da BEZa. Azken urteotako inflazio handiaren ondorioz, 2023ko hastapenetan jaitsi zuen Espainiako Gobernuak BEZa %4tik %0ra

Oliba olioak nahiz oinarrizko elikagaiek %2ko BEZa izango dute gaurtik urte amaierara arte, izan ere, Espainiako Gobernuak ez du gehiago luzatuko BEZaren %0ko tasa. Gainera, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, %4 itzuliko da BEZa.

Azken urteotako inflazio handiaren ondorioz, 2023ko hastapenetan jaitsi zuen Espainiako Gobernuak BEZa %4tik %0ra. Ogiak, esneak, frutak, barazkiek, patatek, irinak, gaztak eta zerealek ez dute BEZik izan ordutik, eta 2023ko udaratik, ezta oliba olioak ere.

Oliba olioaren prezioaren igoera izan da inflazioaren arrazoi handienetako bat, azken hiru urteetan ia hirukoiztu egin baita bere prezioa.

Azken hilabeteetan, ordea, inflazioak beheranzko bidea hartu du, oliba olioaren prezioak tartean, eta hori dela eta, Madrilek erabaki du inflaziori eusteko eta kontsumitzaile ahulenei laguntzeko neurria etetea.