Patricia Fanlo | Argazkia: Nafarroako Gobernua

EKONOMIA

Patricia Fanlok Nafarroako Gobernuko kontseilari kargua utziko du, “arrazoi profesionalengatik”

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari berria izango da Juan Luis García, egungo Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Nafarroako Zentroko (CNAI) zuzendari-gerentea

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Patricia Fanlok karguari uko egin dio, “arrazoi profesionalak” direla medio. Juan Luis García egungo Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Nafarroako Zentroko (CNAI) zuzendari-gerenteak ordezkatuko du Fanlo, datorren asteko asteartean, urtarrilaren 28an.

María Chivite Nafarroako presidenteak eskerrak eman dizkio Fanlori egindako lanagatik, eta “gobernuko ardurak betetzeko izandako konpromisoa” azpimarratu du.

Kontseilari berria izango dena Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), eta lanean aritu izan da zerbitzuen sektoreari lotutako enpresetan. Bestalde, Carolina Castillejo Hernández arduratuko da García ordezkatzeaz CNAIn