Pentsioniesten mobilizazioa Bilbon | Argazkia: Europa Press

EKONOMIA

Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioei ekingo die berriro irailean

Lehen kontzentratzioa Iruñean egingo dute datorren astelehenean, irailaren 2an. Gutxieneko pentsioak nahikoa ez direla gogoratu dute

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioei ekingo die berriro irailean. Udarako geldialdia ostean, protestan jarraituko dute, pentsionisten beharrak handitzen segitzen duela uste baitute. Gaur jakinarazi dutenez, udan zehar hainbat mobilizazio egin dituzte Euskal Herriko udalerrietan, eta irailetik aurrera beste 80 udalerrietan egingo dituzte mobilizazioak.

Hiriburuka, lehen kontzentrazioa Iruñean egingo dute datorren astelehenean, irailaren 2an. Irailaren 9an Bilbon eta Gasteizen elkartuko dira, eta, azkenik, hilaren 16an Donostian.

Ikasturte berriaren hasierarekin euren funtsezko eskaerak betetzen ez diren arte kalean mobilizatzen jarraituko dutela adierazi du mugimenduak. Halaber, gutxieneko pentsioak nahikoa ez direla gogoratu du. “Espainiako estatu gobernuak ez du deus egiten 1.080 euroko pentsioa ezartzeko, eta EAE eta Nafarroako gobernuek ere ez dituzte diru-sarrera horiek handitzeko neurriak hartzen”, salatu dute pentsionistek.