Argazkia: iStock

Bertsonomia

Pentsioez bertsotan

Doinua: ETAren su-etenetik

EPSV euskaraz

esaten dugu BGAE

izan liteke aberats

eta pobreen galbahe.

Nahiz sistema publikoa

den pentsioen zutabe,

banaketa sistemak du

demografi on baten labe.

Zerga kontutan garenez

kontzertatu burujabe

astindu behar ditugu

ganoraz goi eta behe

gizarte txukunik ez da

elkartasun piskat gabe.