
2025eko otsailaren 24a
Eg.
2025eko otsailaren 24a
ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek gutxieneko soldata propioa adosteko bilera berrira dei egin dute, martxoaren 20an. Otsailaren 6an egin zen bileran Confebaskek ezezkoa eman ostean, beste saiakera bat egin nahi izan dute sindikatuek, eta Eusko Jaurlaritzari inplikazioa eskatu diote patronalak mahaian parte har dezan.
Sindikatuek gutxieneko soldata propiorako proposamen bateratua egin dute (orain arte LABek eta ELAk bakoitzak bere proposamena zuen), baina ez dute zenbatekoaren zehaztasunik eman, bilera egin arte eta eztabaidatzeko aukera izan arte itxarongo baitute.